EBANJELIZAZIO SAILAK
HAUR KATEKESIA
GURE KATEKESIKO HAUR TALDEAK
Ebanjelizazio prozesuan funtsezkoa da Katekesia, Kristau Sarbidea baita.
Katekesiaren helburu nagusia, Kristau Sarbidearen Ibilbidean parte hartzeko prest dagoenari, Jesukristoren hartuemanean ez ezik, batasunean laguntzea da.
Gure Elkartean Katekista taldeak eta guraso taldeak eraikitzen dugu prozesua, haurrak Kristau Ibilbidean lehen urratsak eman ditzaten.
Familia mezak ere ospatzen ditugu.
GAZTE PASTORALTZA
SENDOTZAKO TALDEA
Urtero gazteei Sendotzako sakramentua hartzeko deia egiten zaie.
Urte beteko prozesua izaten da.
BIKOTEAK
EZKONTZA AURREKO PRESTAKETA
Topaketa hauen helburua, ezkontzera doazen bikoteei ezkontzari buruz eta bizi-proiektuari buruz hausnarketa egiten laguntzea da. Bizi-proiektuak bikotearen eta pretsonaren arlo guztiak hartzen ditu: maitasuna, sexualitatea, gurasotasuna, haurren hezkuntza, bakoitzaren familiak, sinismena, aisia eta lana. Topaketa hauetan bikotearen arteko elkarrizketak eta taldean biltzeak duen garrantzia azpimarratzen da, bikotea haziz eta sendotuz joan dadin.