Harremana

943 83 21 61

zarauzkoparrokia@gmail.com

HAUR KATEKESIA

LEHEN MAILA: ESNATU!

Umeak, familiaren baitan bizitzen dituzten maitasun, babes eta konfiantzazko bizikizunak oinarri hartuta, Jesus Jainko bizi sortzaile eta emailearen presentziari irekitzen dira, eta Berarekin harreman esanguratsu batean lehenengo urratsak ematen hasten dira.

BIGARREN MAILA: ETORRI ETA IKUSI!

Jesusen maitasunaren ezagutza eta bizikizunerako sarbidea da. Neska-mutilak trebatu egiten dira Jesusen bizitzarekin, egintzekin eta irakaspen garrantzitsuenekin, eta kristau bezala otoitz egiten eta bizitzen ikasten doaz aldi berean.

HIRUGARREN MAILA: JARRAITU NIREKIN!

Elizan bizitzen dugu gure fedea eta sakramentuetan adierazten eta janaritzen dugu. Haurrak Adiskidetze eta Eukaristiaren sakramentuetan sartzen hasten dira eta kristau-elkarteko bizitzan txertatzen.

LAUGARREN MAILA: ZATOZTE OSPATZERA

Jainkoa guregana dator eta gure historian sartzen da Jesusen bitartez. Neska-mutikoek urte liturgikoan zehar; giza historian izandako Jainkoaren salbazioaren misterio hau bizi eta ospatzen dute.

BOSTGARREN MAILA: POZIK GOAZ JESUSEKIN

Neska-mutikoek Jesusi Jarraitzen ikasten dute. Horrek Jainkoaren erreinuaren balioetatik sortzen den, eta Jesusek Jainkoarekin eta gizon-emakumeekin duen harremanean bizi duen biziera bat eta molde bat darama berekin.

SEIGARREN MAILA: JESUSENGAN SINESTEN DUGU

Neska-mutikoek gure fedearen egia nagusiak ezagutzea, adieraztea eta eurenak egitea bilatzen da, eta beren bizitza Jesusen bizitzaren arabera bizitzera bultzatu.